Zornotzarrak

Facebook Twitter

Albisteak

EUSKARALDIAN ZER?

2018-12-13

Hainbat izan gara Zornotzan/Amorebieta-Etxanon izena eman dugunok eta mugimendua egon da. Ekimenak, argazkiak, musika...denetarik eduki dugu 11 egun hauetan zehar!

Gure herrian, beste hainbatetan bezala, aurreikusitakoa baino jende gehiagok eman zuen izena EUSKARALDIAn parte hartzeko, 2.029 hain zuzen. Harrigarria izan da Ahobizien kopurua: 1.597. Hainbeste izan dira ezen Ahobizientzako txapa barik geratu ginen EUSKARALDIA hasi baino lehenago! Bestetik Belarriprestak ere izan ditugu: 432. Datu pozgarri hauez gain beste batzuk ere badakarzkizuet: batetik, emakumezkoak %64,7 izan dira, gizonezkoak %34,7 eta ez-binarioak %0,6; bestetik, 16-25 urte bitarteko partaideak %15 izan dira, 25-35 tartekoak %17, 35-45ekoak %32, 45-60koak %28 eta 60tik gorakoak %8; eta bukatzeko lehenengo inkesta bete zutenen kopurua %24.

EUSKARALDIA arrastoa utziko duen esperimentu handia izan da; izena eman duten herritarretatik haragoko eragina izan du; eta ariketak hizkuntza portaera eta ohituren gaineko hausnarketa eta aldaketak bultzatu ditu. Hasi besterik ez da egin.

Bide luzea dugu oraindik egiteko, baina lehen bultzada honekin, bideari ekin diezaiokegula frogatu da.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu urterriletik ekin eta ekin lanean ibili diren batzordekideei. Borondatez egin duzuen lanagatik ez balitz… Eta noski, EUSKARALDIAn parte hartu duzuen guztioi ere, Zorionak!

EUTSI GOIARI ETA JARRAI DEZAGUN GURE EUSKARA ERABILTZEN! EUSKARAK 365 EGUN!

GUK EUSKARAZ; ZUK, ZERGATIK EZ?


facebook
0
twitter
atzera
amorebieta-etxano.eus Bizkaia foru aldundia