Zornotzarrak

Facebook Twitter

Albisteak

Marmitako Egunean, Euskaraldia sukaldatzen lagunduko?

2018-07-02

Marmitako Egunean ahobizi edo belarriprest izateko prest?

Patatak, atuna, tipula, porrua, tomatea, berakatza, olioa, gatza, piperra eta… “ahobizi” edo “belarriprest”! Aurtengo Marmitako Eguneko errezetak osagai berri bi izango ditu. Uztailaren 20an Euskaraldiaren simulakroa egingo dugu, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

Dakizuenez bi rol izango dituzue aukeratzeko: “ahobizi” (euskaraz berba egingo dute ulertzen duten guztiekin) eta “belarriprest” (euskaraz ulertzen dute, eta eurei euskaraz berba egitea nahi dute, nahiz eta batzuetan erdaraz erantzun).

Marmitako Egunean, beraz, proba egingo da 2020an izango den hurrengo Euskaraldirako prest egoteko!

Erdu txaparen bila!


facebook
0
twitter
atzera
amorebieta-etxano.eus amorebieta-etxano.eus Bizkaia foru aldundia