Zornotzarrak

Facebook Twitter

Albisteak

OPORRETAKO ESPERIENTZIEN KUTXA MAGIKOA

2019-05-21

Eman izena!

Udan, gure ume askok, euskararekin harremana galtzen dute gurasoek ez dakitelako edo gutxi dakitelako; baina nahiz eta ezin diegun hizkuntza irakatsi, opor garaiko bizipen positiboak aprobetxatu ditzakegu eta beste era batzuetara transmititu; Hélenè Cixouxek horrela dio: transmitir, es hacer amar haciendo conocer. Eta hori, euskara ez dakiten pertsonek ere egin dezakete.

Nori zuzendua:
3 urtetik 6 urtera bitarte dituzten eta euskara ondo ez dakiten edo gutxi gutxi dakiten gurasoei begirako saioak dira.


Helburuak:
Helburu nagusia gurasoak seme-alabekin euskara asko erabiltzera motibatzea da, eta horri begira beldurrak kentzea eta saioetan bertan hainbat esamolde eta jolas praktikatzea.

Ezaugarriak:
Ordu eta erdi inguruko 2 saio dira.
Ebete hizkuntza-zerbitzuetako dinamizatzaileek ematen dituzte saioak.


facebook
0
twitter
atzera
amorebieta-etxano.eus amorebieta-etxano.eus Bizkaia foru aldundia