Zornotzarrak

Facebook Twitter

Albisteak

Transmisioa lantzen

2019-06-18

Txikiengandik helduengana - helduengandik txikiengana

Maiatza eta ekainean zehar martxan jarri ditugu tailer batzuk euskaraz gutxi dakiten gurasoentzako. Sorgina Txirulina lehenengo aldiz antolatu da, eta Carmengo Ama eta El Carmelo ikastetxeetako guraso eta umeek hartu dute parte. Honetan, txikiek beraiek lagundu diete gurasoei euskerarekin (Erica Liquete dinamizatzailearen laguntzarekin) eta eguneroko egoeretan erabiltzeko esaldiak ikasi dituzte, besteak beste. Bestetik, Oporretako Esperientzien Kutxa Magikoa tailerretan Larrea eskolako guraso eta aitite-amamak egon dira. Hainbat gomendio jaso eta trikimailuak ikasi dituzte; oporretan, nahiz eta euskaraz ez jakin, umeekin momentu batzuetan erabili ahal izateko.


facebook
0
twitter
atzera
amorebieta-etxano.eus amorebieta-etxano.eus Bizkaia foru aldundia