EGIN ZAITEZ BERBAKIDE, ETA ETOR ZAITEZ BERBALDIETARA!
Baina, zer da BERBALDIAK programa?
- Euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko gunea.
- Guztiz DOHAINIK.
- Lagun euskaldunak egiteko aukera.
- Taberna batean, kafe bat hartu eta euskaraz ikasten dabiltzanekin edota hobetu nahi dutenekin hitz egin; beti ere, euskaraz ondo dakitenen laguntzarekin (BERBALAGUNAK).
- Aste birik behin, ordubete.
A2 mailatik gora daukan edozeinek har dezake parte.
Parte hartu nahi baduzu eman izena Zelaieta zentroan, deitu: 946300002 (120 edo 121luzapena), edo jarri harremanetan whatsapp bidez: 688 836 894